HERRITARRENTZAKO GOMENDIOAK:
Prebentzioko neurriak:
-Ekaitz arriskuaren abisua jasoz gero, ez atera mendira edo ur-kirolak egitera.
Larrialdietan hartu beharreko neurriak:
Funtsean, lur zabalean sortzen da ekaitzek pertsonentzat duten arriskua. Hortaz, ekaitza batek eragindako arrisku egoeraren aurrean mendialdean bazaude, hauxe egitea gomendatzen da:
- Jaitsi muino, mendixka eta bizkarretatik.
- Ez jarri aterpe bila zuhaitz bakartien pean.
- Aldendu alanbre-hesi, hesi eta edonolako gauza metalikotatik. Ez ukitu metalezko ezer.
- Tximisten arriskua sumatzen baduzu, jarri kukubilko, oinak elkartuta, besoak belaunen gainean gurutzatuta eta sartu burua besoen artean.
- Bizikletaz bazoaz, bizikleta bertan laga eta alde egin.
- Ekaitzak arrantzan harrapatzen bazaitu, askatu bertan kanabera.
- Orobat, golfean ari bazara, urrundu makiletatik.
- Igerilekuan, errekan edo hondartzan bainatzen ari bazara, irten uretatik berehalakoan.
- Ez sartu babes bila nahiko sendoak ez diren eraikinetara, edo bihitegi, hangar, estalpe edo kanpin-dendetara.
Gidatzen ari bazara eta bat-batean ekaitza lehertzen bada, gogoan izan, ateak itxita baditu, ibilgailua bera aterpe ona izan daitekeela. Edonola ere, mantsotu, adi-adi egon, eta ez geratu ur asko pasa daitekeen lekuetan.
Gogoan izan, herri barruan ere badago tximista erortzeko arriskurik. Hortaz, kontuan hartu hau:Gogoan izan, herri barruan ere badago tximista erortzeko arriskurik. Hortaz, kontuan hartu hau:
- Kalean, eraikinen estalpean jartzea ona izan daiteke deskargetatik babesteko.
- Kontu izan, adar, kartel edo hormarik ez jausteko gainera.
- Etxe barruan, saihestu aire-korronteak, tximistak erakartzen dituzte-eta. Horregatik gomendatzen da ateak eta leihoak ixtea, ekaitza badago.
- Eduki linterna, kandela eta halako argi autonomoak eskura, elektrizitatea eteten bada.
- Deskarga elektriko handia badago, deskonektatu etxe-tresna elektrikoak eta telebistaren antena, tentsio-gorakadak kaltetzea edota deskarga elektrikorik eragin ez dezaten saihesteko.
Larrialdietan deitu 112 zenbakira.