Udala, Gipuzkoako Urak-ekin sinatutako akordioaren esparruan, zaharkituta edo antzinatasunagatik hondatuta egon daitezkeen egiturak pixkanaka eta etengabe eraberritzen ari da. Kasu honetan, biltegiaren hodietan, giltza-ganberan, forjatuaren zati batzuetan edota zutabeetan egingo dira lanak, herdoilduta daudelako eta horrek hormigoi zatiak erortzea eragin dezakeelako.
Berriak
Aretxabaletako ur-depositua birgaitzeko lanak hastear daude
Udalak, Gipuzkoako Urak-en eskutik, hilabete honen amaieran emango die hasiera Floreaga auzoan dagoen Aretxabaletako ur-depositua birgaitzeko gauzatu beharreko jarduketei. Esku-hartzearen helburua da egituraren egoera orokorra hobetzea.
Lanek zortzi aste iraungo dute gutxi gorabehera, eta Iretsa ingeniaritza enpresak egingo ditu. Aurrekontua 87.848,94 eurokoa da (BEZa barne).