Antzerkia Txalo Produkzioak-en eskutik iritsiko da Azkoitira. Oraingoan, “Un Oscar para Óscar” antzezlana aurkeztuko dute azaroaren 4an. Jon Plazaola, Agustin Jimenez, Rebeca Sala eta Mara Guil aktoreek, Mario Hernandezez zuzendaritzapean, ondo baino hobeto jositako komediaz gozatzeko aukera eskainiko die ikus-entzuleei.
Haurrei zuzendutako hainbat hitzordu ere bada egitarauan. Urriaren 21ean, “Anbotoko Mari” antzezlanak gozatzeko parada izango dute umeek, eta azaroaren 11n, “Loti Ederra” taularatuko dute. Behin abenduan sartuta, 23an, Pirritx, Porrotx eta Marimotots etorriko dira bisitan Azkoitira.
Sarrerak eskuragarri daude www.azkoitia.eus/agenda eta www.entradium.com atarietan. Pirritx, Porrotx eta Marimototsen ikuskizunerako sarrerak aurrerago jarriko dira salgai.
Berriak
Udalak urte amaiera bitarteko kultur agenda iragarri du
Abendura bitartean eskainiko diren kontzertuak, ikuskizunak eta antzezlanak iragarri ditu Udaleko Kultura sailak. Datozen asteetan eta urte amaiera arte, hamar emanaldi antolatu dira.
Kontzertuei dagokienez, irailaren 29an izango da lehena. Hauek taldeak Elkargunean eskainiko dute musika saioa. Urriaren 7an, Esti Markezen kontzertua izango da Baztartxo antzokian, eta azaroaren 18an, Zopilotes Txirriaos taldeak joko du Herriko plazan. Abenduaren 16an, Golden Apple Quartet taldeak agurtzeko antolatu duen biraren baitan ¡Vamos que nos vamos! ikuskizuna eskainiko du, eta urtea agurtzeko, berriz, abenduaren 30ean, Goiko Gela taldea izango dugu Baztartxoko oholtza gainean Elvis Gospel izenburua daraman emanaldia aurkezteko.