Pasiraren ezaugarrietako bat da mugitzeko zailtasun handienak dituzten pertsonek ibilbidea egin dezaketela Izarraitz Lanbide Heziketako ikasle diren eta Mendekotasun Egoeran dauden Pertsonen Arreta gradua egiten ari diren begiraleek lagunduta. Parte hartzen dute, halaber, Osasun Publikoak, Mugimentek, Mugi Azkoitiak, Plaza Ondo Jubilatuen Elkarteak, Azkoitia Lagunkoiak, Gurutze Gorriak eta Caritasek. Eragileek parte hartzera eta esperientzia probatzera animatzen dituzte herritarrak.
Ekimenak pertsonen ongizate fisikoa eta psikologikoa bilatzen du. Jarduera fisikoa egiteaz gain, gure ongizate emozional eta sozialean funtsezko zeregina duten harreman pertsonalak sustatu nahi ditu Pasirak. Horregatik, aldian-aldian, paseatzeaz gain, bestelako ekintzekin ere gozatzen dute, hala nola, herriko toki interesgarriren bat bisitatuz edota kafea hartuz.
Berriak
Pasira, ibilaldi osasungarriak sedentarismoa saihesteko
Udako etenaldiaren ondoren, Udalak, hainbat eragilerekin lankidetzan, Pasira ekimenari ekin dio berriro. Ibilaldi osasungarriak dira, herritarren artean sedentarismoa saihestea eta osasun komunitarioa hobetzen laguntzea dute helburu. Proiektua duela bi urte jarri zen martxan esperientzia pilotu gisa, eta harrezkero sendotzen joan da izan duen harrera onari esker.
Ostegunero, 10:00etan, partaide taldea Aizkibel Liburutegiaren ondoan biltzen da, kideen profilera egokitutako ibilbidea oinez egiteko. Gaur goizean eman zaio hasiera berriro Pasirari. Parte hartu nahi duten guztiek hitzordua jarritako tokira agertu beharko dute esandako ordu eta egunean, alegia, ostegunetan 10:00etan.