Hasiera, bulegoko zereginen arintzean oinarrituko da eta 3 formakuntza eskainiko dira Mondragon Unibertsitatearen eskutik. Azaroan, digitalizazioaren bidez egun ain erabilia den Instagram erremintaren inguruan arituko dira, eta abenduan, mugikorrak eskaintzen dituen aukerak azaleratuko dituzte adituek hainbat zeregin egiteko bulegotik kanpo.
Formakuntza eskaintza hau, KLINK Bide eta ERAIKILAN programetan kokatzen da. KLINK Bideren helburua eskualdeko ekintzaileen ibilbidean bidelagun izatea da, beharrezko baliabideak beren eskura jarriz, eta ERAIKILAN-ena berriz eskualdeko Eraikuntzako gremioen lehiakortasuna sustatzea eta eskualdatze prozesuak ahalbideratzeko ekintzak gauzatzea.
Formakuntza saio hauek, edukiaren arabera, ordutegi eta kokapen desberdinak izango dituzte eta beti ere beharrezkoa da izen ematea. Horretarako, jarri Iraurgi Berritzeneko Ekintzailetza Arloarekin harremanetan honako telefono zenbaki hauetan: Alazne Larrañaga 688 71 87 77, Ione Eizagirre 688 60 12 99.
Informazio gehiagorako: https://klinkekintzailetasuna.wordpress.com/sarrera-2/formakuntzak/