Ingurumen Mahaiak egindako lansaioetan bi lan arlo jarri ditu, bereziki, jomugan: energia burujabetza eta elikadura burujabetza. Hori horrela, energiari buruzko hausnarketa saioa proposatu du gaiari heltzeko.
Saioan Ekiola Kooperatiben ereduaz arituko da Hodei Arzak, GoiEner-ek daramatzan energia burujabetzako esperientziak Leire Ugartek mahaigaineratuko ditu, eta Elgetako Ixotzen Energia Berriztagarrien Komunitatearen inguruko nondik-norakoak jorratuko ditu hirugarren gonbidatuak, Enaitz Ezpeletak.
Berriak
Udalak eta Ingurumen Mahaiak komunitate energetikoen inguruko saioa antolatu dute
Azkoitiko Udalak, Herrilab+700 parte-hartze egitasmoaren baitan jasotako eskaerari erantzunez, Ingurumen Mahaia sortzeko eta egituratzeko prozesua abiatu zuen 2022ko irailean. Ordutik lanean dihartute Mahaian parte hartzen duten elkarte, eragile eta herritarrek ingurumenaren aurrean ditugun erronkak jorratzeko. Ibilbide horretan, Trebakuntza eta Hausnarketa Saio irekiak antolatu dituzte eta lehendabizikoa datorren astelehenean izango da “Tokiko Komunitate Energetikoak. Inguruko Esperientziak Ezagutu Nahi?” izenburupean. Jardunaldia urriaren 2an, 18:00etan, Elkarguneko Herriko plaza aretoan izango da.