Sei orduko ikastaroa da, eta doakoa da bertaratzen direnentzat, Eusko Jaurlaritzak babesten baitu.
Parte hartzen duten establezimendu guztiek Eusko Jaurlaritzak emandako partaidetza-ziurtagiri ofiziala jasoko dute. Halaber, Udalak bereizgarri bat banatuko die “zerbitzu arduratsua” eskaintzen duen lokala dela adierazteko.
"Ostalaritzako langileak ekimen honetan parte hartzera animatzen ditut, denontzat izango baita lagungarria, bai barraren atzekaldean daudenentzat, bai kontsumituko duten bezeroentzat", dio Zubillagak.
Udalak gutuna banatu zuen establezimendu guztietan, ostalaritzako langileek ikastaroan parte hartzera anima daitezen, eta saioak emango dituen enpresako teknikariek ere lokalak bisitatu dituzte, ekimenean inplikatzearen garrantziaz lehen pertsonan informatzeko.