Berriak
Gehiago birziklatzeko ideia bila
Urola Erdiko Mankomunitatea birziklapena areagotzeko ideia berri bila dabil, eta herritarren proposamenak bildu nahi ditu. Horretarako, lehiaketa bat martxan jarri du: urtarrilaren 10etik 31 bitartean, bailarako etxe guztietan eskuorri bat banatuko du, eta bertan herritarrek euren proposamen eta iradokizunak egin ahalko dituzte. Jasotako ideia eta proposamenen artean hiru sari banatuko diran: bi pertsonentzako bi asteburu nekazalturismo batean eta spa zirkuitu baterako bi sarrera. Parte hartzea oso erraza da: bildu zure ideiak buzoian jasoko duzun eskuorri horretan, jarri zure izen-abizenak, telefonoa edo mugikorraren zenbakia eta eraman zure herriko udaletxera. Epaimahaia Urola Erdiko Zerbitzu Makomunitateko eta Udal bakoitzeko ingurumen teknikariek osatuko dute.
Ziur gaude Ingurumena zaintzeko eta ontzien bereizketa egiteko ideia bitxiak bururatuko zaizkizuela. Zorte on eta parte-hartu!