Azkoitiko Udalak babes osoa eskaini nahi dio Korrikari eta euskalduntze prozesuan AEK egiten ari den lanari. Horregatik, aurten Korrikako bi kilometro erosi ditu baten lekuan. Eta bi kilometro horietako bat herritarren eskura jartzea erabaki du Azkoitiko euskalzaleen lana eta ahalegina eskertzeko. Euskalzale anonimoak bihurtu nahi izan ditu lasterketaren protagonista Udalak, herritar anonimo horiek Korrikaren lehen ilaran jarri eta bere omenaldi partikularra eginez. Eta nola egingo du? Lehiaketa eta zozketa bidez. Lekukoa eta petoa eman nahi duen herritar orok izan du parte hartzeko aukera, Facebook eta Twitter bidez losintxak bidalita