Hondakinen lan taldea honek ekainera bitartean bost saio egiteko asmoa du, hondakinen kudeaketaren inguruko gai ezberdinak jorratzeko. Saio bakoitzean gaiaren inguruko adituak, gonbidatuak eta herritarrak egongo dira. Udal webgunean tarte berezitu bat ere sortuko da, bileretako ondorioak eta informazioa herritarren eskura jarri eta nahi duenak ekarpenak egiteko modua izan dezan.
Hemen hurrengo bileren egutegia eta gaiak:
APIRILAK 10
Aurrerapen dokumentuaren garapenerako estrategia 2008 2016 : aurkezpena
Bizkaiko hondakinen kudeaketaren eredua
MAIATZAK 8
Bilketa ereduak (5. edukiontzia , atez ate, Itsasondoko eredua, Landa eredua(Orendain)
EKAINAK 5
DATU EKONOMIKOAK: Azkoitiko datuak, Hondakinen kudeaketaren koste azterketa (Hernani, Oiartzungo kontuhartzailea),Mankomunitateko bideragarritasun plana
EKAINAK 19
Urola Erdiko Prebentzio plana eta balorazioa