Berriak
Martitteko auzotarrekin bilera, astelehenean (hilak 11)
Pello Baztarrika alkatea eta Inaxio Gorosabel zinegotzia Martitteko auzotarrekin bilduko dira astelehenean (hilak 11), auzo horretarako bidearen inguruko kontuak nola dauden argitzeko. Bilera Martitteko soziedadean izango da, 19:00etan. Baztarrika eta Gorosabel egunotan bildu dira Gipuzkoako Foru Aldundiko arduradunekin (Martiterako errepidea instituzio horren ardurapean dago), eta haiek esandako informazioa partekatu nahi dute auzotarrekin eta euren zalantza eta galderak argitu. Horregatik, auzotar guztiek bilerara agertzeko dei egiten die Udalak.