Honako egunetan izango dira entseguak, zehazki: martxoaren 27ra arte (27a barne) eta apirilaren 3 eta 4an ere bai.
Dagoeneko itxita dago izen ematea.
Umeen danborrada indartzeko erabakia hartu du aurten Umore Ona elkarte antolatzaileak, eta dirudienez, ahalegina ari da emaitzak ematen: dagoeneko 250 umetik gora apuntatu dira parte hartzeko. Ekitaldia indartzeko asmoz, danborradaren data aldatzea erabaki zuten elkartekoek eta ikastetxeak inplikatzea: Pazko igandean izan beharrean hurrengo larunbat arratsaldean egingo da hemendik aurrera (aurten, apirilaren 6an) eta badirudi data aldaketa horrek animatu egin dituela haurrak eta gurasoak. Entseguak ere hasi dira dagoeneko: atzo izan zen aurrena, eta astelehen, asteazken eta ostegunetan izango dira, 19:00etan, Gurea frontoian.
Honako egunetan izango dira entseguak, zehazki: martxoaren 27ra arte (27a barne) eta apirilaren 3 eta 4an ere bai.
Dagoeneko itxita dago izen ematea.