‘Gu ere bertsotan' proiektua 2008-2009 ikasturtetik Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Gipuzkoako Bertsozaleen Elkarteak lankidetzan aurrera daramaten ekimena da. Bertan bertsolaritzak eskaintzen dituen bitartekoez gain, irudimena, diskurtsoak garatzeko gaitasuna, hizkuntzarekiko harreman ludikoa, elkarrrizketarako baliabideak, arrazoiketa kritikoa eta abar luze bat ere lantzen dira. Horretarako Gipuzkoako Bertsozale Elkartetik irakasle bat bideratzen da ikastetxe bakoitzera, ikastetxeko beste irakasle batekin elkarlanean proiektuak aurrera eramateko. Azkoitiko ikastetxeetan Jokin Uranga aritu da proiektuak garatzen, eta ikasturte honetan bi ikastetxeetako 169 gaztetxo izan ditu ikasle; Xabier Munibe ikastetxeko DBH1eko 71, eta Floreagako LH5eko 54 eta LH6ko 44.