'Kudeaketa komertziala eta internazionalizazioa' ikastaroa 15 lagun ari dira egiten. Guztiek ezinbesteko bi baldintza bete dituzte: langabetua izatea eta Urola Erdian erroldatua egotea (Azpeitia, Azkoitia, Errezil, Aizarnazabal, Zestoa edo Beizaman). Ingenieritza, enpresa-zientziak edo humanitate enpresako ikasketak dituzte eta gaitasun komertziala eta ingelera edo frantses maila altua balioetsi dira parte-hartzaileak aukeratzeko egindako elkarrizketetan. Oinarri praktikoa du, azalpen teorikoak ariketa praktikoekin txandakatuz. Ikasle bakoitzak, bakarkako tutoretzaren laguntzaz, bere nazioarteko proiektu praktikoa garatuko du Urola Erdiko hainbat enpresek proposatu dituzten lurralde eta arloen inguruan: atzerrirako merkatu azterketak, kontratazio ereduak, aduanen kudeaketa...
Programaren Xedea:
Programa honen helburua unibertsitateko gazte tituludunak nazioartekotzearen alorrean prestatzea da, euskal enpresek eta bestelako erakundeek etorkizunean ekonomia irekiaren erronkei bermeekin erantzuteko aukera emango dien profesionalen oinarri bat eduki dezaten.