- 1.saioa, maiatza 7, asteartea: Zurrumurruen aurkako erantzunak. Agustin Unzurrunzaga (SOS Arrazakeria).
- Azkoitian ditugu zurrumurru hedatuenen azterketa.
-Bigarren atal batean, zurrumurruak, eta joera hori duten diskurtso politikoak nola erabiltzen ari diren oraingo testuinguruan, politikoki analizatuko dira. Bereziki aztertuko dira Europan hazten ari diren eskuin muturreko korronteak.
2.saioa, maiatza 21, asteartea: Kulturak eta identitateak. Aurreiritziak, estereotipoak eta zurrumurruak. Xabier Aierdi (Begirune).
-Zer da kultura. Nola egituratzen dira kulturak eta identitate kulturalak.
-Identitatea eta aniztasunaren eraikuntza Mendebaldean. Nola sortzen dugu eta nola eraikitzen dugu bestearen eta gu-aren irudia.
-Aurreiritzi, estereotipo eta zurrumurru kontzeptuen definizioa. Haien eginkizuna aniztasunari buruzko ideologiak eraikitzerakoan.
-Aurreiritzi, estereotipo eta zurrumurruak sortzeko eta hedatzeko espazio eta hedabideen analisi laburra.
3. .saioa, ekaina (4 edo 11) , asteartea.
Lehen zatia: Nola funtzionatzen duten zurrumurruek, nola eragiten digun zurrumurruen birusak. Rafa Crespo Ubero (Xarxa Antirumors, Barcelona).
-Nolako erlazioa duten estereotipoek, aurreiritziek eta zurrumurruek desberdintasun sozioekonomikoekin. Dimentsio politikoa.
-Estereotipoak eta topikoak: eragileak, espazioak, sortze eta hedatze-bideak.
-Nola eragiten dioten jende guztiari, eta nola inplikatzen gaituzten guztiok.
-Kulturarteko komunikazioa eta gaitasuna, aniztasunean elkarrekin bizitzeko ezinbesteko tresna.
Bigarren zatia: Ekintzarako lanabesak.
-Nola erantzun eta nola geldiarazi zurrummurruen kutsadura Eskubide eta Betebehar Unibertsalen esparruan.
-Estereotipoak, topikoak eta zurrumurruak kudeatzeko esperientzien aurkezpena eta analisia. Adibide praktiko batzuk.
-Sarean lan egiten, erantzuteko eta ekintzarako plataforma.
-Nola hedatu modu positiboan datuak biztanleria osoari.
-Topikoak eta zurrumurruak kudeatzerakoan jendarteko eta pertsonen arteko komunikazioari buruzko orientabideak.
Tailer hauek JATORRI ANITZ HERRI BAT lanketa horretan kokatu behar dira. Elkarbizitza hobetzea da helburua. Azkoitian jatorri ezberdinetako herritarrak bizi gara, denok gara azkoitiarrak eta denon artean eraiki behar degu gure herria. Sekulako aberastasuna daukagu gure herrian, gutako bakoitzak daukagu zerbait aportatzeko eta hori aprobetxatuz herri honek aurrera egingo du, denon artean, edozein dela ere gure jatorria.
Tailer horietan parte hartzeko komeni da izena aurretik ematea, maiatzaren 3rako, Udaleko Aniztasun Sailean, 943 080 080 telefonora deitua edo aitor@azkoitia.net helbidera mezu bat bidalita.