Bailarako sektore industriala da gai nagusia eta enpresa horien ikuspuntutik etorkizunera begira eskari gehien izango dituen langileen perfil eta gaitasunen inguruko informazioa ere jasotzen dute.
Bailararen garapen eta lehiakortasunerako, etorkizunera begira ezinbestekoak izango diren hainbat faktoreren inguruan ere eztabaidatzen da, (ekintzailetasuna, teknologia, berrikuntza, nazioartekotzea, ezagutzaren kudeaketa...).
Interesa azaldu duten ikastetxeek, empresa konkretuetara bixitak egiteko aukera ere izango dute prozesuan zehar; urte honetan bixitatuko dituzten enpresak Juaristi TSCO eta Alberdi Mekanizatuak S.L. izango dira.
2013/14 ikasturtera begira, programa hau bera, ikuspegi berri batekin lantzeko konpromezua hartu dute 4 ikastetxek. Ikasle beraiek protagonista bihurtuz, programan bertan jasotzen duten informazio edo materiala beraien kabuz bildu eta estrukturatzean datza, hain zuzen.
Proiektu berriaren helburu zehatzak:
Egungo errealitatearen ikuspegi sakonago eta zehatzago bat izatea, gaur egun etorkizunera begira klabeak diren konpetentzia desberdinen garapenean ihardutea (talde lana, iniziatiba, sormena, interpretazio ahalmena...) eta ikastetxeek beraien artean, elkarrekin ikasteko eta esperientzia desberdinen elkartrukaketarako espazioak garatzea.
Martxoaren 18an bildu ziren 4 ikastetxe hauetako orientatzaileak eta Ezagutza Guneako teknikariak. Bertan, proiektua garatzeko prozesuaren planifikazioa zehazten lagunduko duten pauta amankomunak konkretatu zituztelarik. Honela, datozen 3 hilabetetarako akzio plan amankomun bat definituko du lan taldeak (apirila-ekaina).
Ikastetxe bakoitzak, ekainerako definituta izango du bere beharretara egokitutako proiektu konkretua. Prozesu berria, 2013/14 ikasturtean aplikatuko du bakoitzak.