Berriak
Autonomoen jardunaldia, arrakastatsua
Iragan astean Iraurgi Lantzenen egindako autonomoentzako ikastaroan 30 lagun baino gehiagok hartu zuten parte. Autonomoaren inguruko hainbat kontzeptu landu zituzten, batez ere fiskalitatean oinarritutakoak. Adin eta egoera ezberdinetako parte hartzaileak izan ziren eta orokorrean oso positibotzat jo zuten jardunaldia. Lehendabiziko hurbilketa bat izan zen, baina horrek hainbat negozio ideia abian jartzera ahalbideratu lezazke. Parte hartu dutenen artean zalantzarik gelditu bada, Iraurgi Lantzenen bulegoetara gerturatzeko gonbita egiten die erakunde horretako arduradunek; bertan bakarkako zerbitzua eskainiko diete galdera guztiak argitzeko.