Berriak
Jendetsu eta koloretsu joan da Aniztasun Kulturalaren astea
Arrakastatsua. Halako izan IPAKA 2013, Izarraizpeko Aniztasun Kulturalaren aurreneko astea. Herritar ugarik hartu dute parte aste osoan zehar egin diren egitasmoetan eta larunbateko aniztasun festan aparteko giroa egon zen. Bailaran bizi diren kultura ezberdinetako herritarrek bat egin zuten herriko plazan: munduko hainbat herrialdetako jaki eta edariak dastatzeko aukera izan zen eta musika ezberdinez gozatzeko parada ere izan zen. Udalak oso ondo baloratu du IPAKA 2013, bailarako aniztasun kulturala herriratzeko eta jatorri ezberdinetako herritarren arteko harremanak sendotzeko balio izan duelako.
- Hemen dituzue festako argazki batzuk.
- Hemen HITZAk ateratako beste argazki batzuk