Berriak
Gasteizen erahildako emakumearen hilketa salatzeko elkarretaratzea deitu du Emakumeen Mahaiak
Iragan astean indarkeria matxistaren ondorioz Gasteizen erahila izan zen emakumearen hilketa salatzeko elkarretaratzea deitu du Emakumeen Mahaiak. Gaur (astelehena) 19:00etan izango da konzentrazioa, Herriko plazan. Udalak bat egiten du deialdiarekin eta parte hartzera deitzen ditu herritar guztiak.