AZKOITIKO ELIZA NAGUSIA (SANTA MARIA LA REAL) - BISITA GIDATUA (EZKUTUKO ALTXORRAK IGNAZIOTAR LURRALDEA PROGRAMA).
Eguna: Maiatzak 18, Larunbata.
Ordua: 17:00
Bisitaren edukia / lekua: Azkoitiko Eliza Nagusia - Santa Maria la Real (Euskal Errenazimenduko eraikin itzela. Bertan gordetzen diren erretaula eta pintura forma duten altxorrak Azkoitiko historia eta gertaera garrantzitsuen prortagonista dira). Hasera puntua Azkoitiko Eliza atarian, arratsaldeko 17:00tan. Bisitaren arduraduna Juan Bautista Mendizabal izango da, .
Prezioa: 2 Euro. Txartelak aurrez Azkoitiko Elkargunean erosi behar dira (larunbata maiatzak 18 goizetik aurrera salgai, bisita gidatuaren ordua bitartean).
Aurrez erreserba beharrezkoa da honako telefono zenbaki hauetan (erreserba egiteko mugaeguna ostirala maiatzak 17, 13:00 baino lehen).
• 943 151878 (turismo bulegoa)
• 943 851100 (Iraurgi Lantzen)
• info@tierraignaciana.com
• www.ignaziotarlurraldea.com
Berriak
Santa Maria La Real parrokia ezagutzeko bisita gidatua, larunbatean
Larunbatean (maiaitzak 18) Santa Maria La Real parrokia ezagutzeko bisita gidatua egongo da, Juan Bautista Mendizabal Euskal Herriko Adiskideen Elkarteko lurraldeko lehendakari eta Azkoitiko kronista ofizialaren eskutik. Garrantzitsua da bisita egiteko ordua erreserbatzea, taldea osatu ezean bertan behera geldituko baita. Erreserba egiteko azken eguna ostirala da. Bisita arratsaldeko 17:00etan hasiko da, eta 2 euro ordaindu beharko dira.