Berriak
xxx
Herriko ikastetxeetako ikasleak udaletxean izan dira gaur, Eskolako Agenda 21 programaren barruan aurten egindako lana aurkeztu eta politikariei hainbat gauza eskatzen. Hondakinen gaia jorratu dute aurtengoan. Besteak beste, konpostadorak erabili dituzte ikastetxeetan, plastikozko poltsen inguruan dagoen arazoa aztertu dute, materiala berreabili dute eskulanetarako, baratze ekologiko bat ere jarri dute... Horrez gain, Azkoitiko egoera ere aztertu dute eta hainbat neurri hartzeko eskatu diote Udalari: kaleko zakarrontzi txikietan gaikako bilketa egiteko aukera emateko, errefusaren edukiontzia handi gutxiago eta edukiontzi marroi gehiago jartzeko, eta bilketa modu ezberdinak probatzeko eskatu diete. Azkoitian Eskolako Agenda 21 egiten hasi zirenetik 10 urte bete dira aurten, eta hori ospatzeko, maiatzaren 30ean herriko plazan erakusketa bat jarriko dute, egindako lana herritarrei erakusteko.