IPAKA 2013 Izarraizpeko Aniztasun Kulturalaren Astearen barruan egin zen atzoko tailerra. Aste horren barruan, gaur, arabierazko eta euskarazko ipuin kontalariak izango dira ludotekan, eta iluntzean, Antzerkin tailerra, Elkargunean.
Berriak
Arrazakeria kulturala aztergai
Etorkinen inguruko zurrumurruak lantzeko tailerrak atzo izan zuen aurreneko saioa. Bertan, SOS Arrazakeriak elkarteko Agustin Unzurruzagak egun dagoen arrazakeriaren inguruko azalpenak eman zituen, eta arrazakeria horrek sortzen dituen zurrumurruen ingurukoak aztertu. Besteak beste, egungo arrazakeria biologikoa baino kulturala dela azaldu zuen eta zurrumurruaren izaeraren arabera, aurre egiteko aukera ezberdinak daudela ere aipatu zuen. Tailerrean 40 lagun inguruk hartu zuen parte, eta alde teorikoa landu ostean, Azkoitian dauden zurrumurruen inguruan ere aritu ziren. Tailer honek beste bi saio izango ditu, bata maiatzaren 21ean eta bestea ekainaren 4an, identitate aniztasunaz eta zurrumurruen funtzionamenduaz aritzeko. Xabier Aierdi soziologoak eta Rafa Crespo Xarxa Antirumors taldeko kideak emango dituzte tailer horiek.