Berriak
Bilketa sistema eraginkorrarenaren bila
Hondakinen lan taldeak hirugarren saioa egin zuen atzo. Bertan, Zarauzko, Itxasondoko eta Astigarrako ingurumen teknikariak izan ziren, euren herrietan dituzten bilketa sistemak azaltzen: Zarautzen, bosgarren edukiontzia erabiltzen dute, Itsasondon sistema mixto bat ezarri zuten aurrena eta orain atez atekoarekin ari dira, eta Astigarragan atez atekoa jarri berri dute. Hiru herri horietako esperientziak ezagutu ostean, lan taldera agertu ziren herritarrak taldeka banatu ziren, eta honako galderen inguruan hausnarketa egin zuten: Azkoitiak izan beharko lukeen bereizketa tasaren inguruan, bilketa sistema ezberdinen inguruan edo sistema mixto posibleen inguruan. Sistema bat edo bestea aukeratzeaz gain, sistema hori nola ezarri ere izan zen eztabaidagai. Hurrengo saioa ekainaren 5ean izango da, eta bertan, hondakinen kudeaketaren inguruko datu ekonomikoak aztertuko dituzte: zenbat kostatzen den Azkoitian, sistema bat edo bestea zenbat kostatzen den...