Euskara ikastaroetan, emakumeen taldearentzat ikastaro berezi bat izango da, asteartero, 09:30etik 10:30era, eta gero, 11:00etatik 12:00etara, euskara ikastaro irekia, nahi duen ororentzat. Horrez gain, lan mundurako euskara ikastaroa
ere emango dute, hostalaritzan, nekazaritzan edo etxezetxeko laguntzan lan egiten dutenentzat oinarrizko euskara
ikasteko. Ikastaroen izena eman nahi duenak: honako helbideetan egin behar du: udaletxean, aitor@azkoitia.net
e-mail bidez, edo 943 080 080 telefonoan.
Kultur arteko topaketak ere egingo dira hil honetan eta hurrengoan. Irailaren 28an ‘Hiru hizkuntzetan (+ gehiago) bizi eta ikasi' mahai ingurua egin zuten, seme-alabek hiru hizkuntza hitz egiten dituztenean dituzten abantaila eta aukerez hausnartzeko. Urriaren 27an, berriz, ‘Munduko lan munduak' mahai ingurua egingo dute, munduko herrialde ezberdinetako lan munduak, lan merkatua eta lan eskaintzak aztertu eta batean eta bestean sartzeko zer egin beharko litzateken hausnartzeko. Azaroaren 24an, azkenik, ‘Zenbat hizkuntzatan bizi gara?' mahai ingurua egingo dute.