Fundazioak, planaren egitasmoak gauzatu beharko ditu, batez ere, hiru ardatz nagusitan: eskualdeko merkatuaren eta egoera sozio-ekonomikoaren diagnosia egingo da aurrena, enplegua sortzeko bidean helburuak definitu eta estrategia marraztuko dira gero, eta ekintza-planean garatu beharreko proiektu zehatzak egingo dira, azkenik. Eskualdearen ekonomia sustatu eta enplegu sortzea bilatzen duen planean lanean ari dira beraz, eskualdeko herriak eta alkateak aurreko astean bildu ziren gaia lantzen joateko. Bilera horretan, parte-hartze foroa deitzea erabaki zuten. Horrela, planean ekarpenak eta iritziak jasotzeko hainbat eskualdeko enpresa, eragile eta administrazioek hartuko dute parte.
Berriak
Loiola Berrikuntza Fundazioak egingo du enplegu plana
Urola Erdiko udalerriak (Azkoitia, Azpeitia, Zestoa, Aizarnazabal, Beizama eta Errezil) abian jarritako enplegu planak pausoak ematen darraio. Horrela, plana gauzatzeko zerbitzuaren esleipena egin da dagoeneko eta Loiola Berrikuntza Fundazioari esleitzea erabaki da. Fundazioak eskualdeko ekonomiaren eta arazoen gaineko ezagutza sakona du, eta azken urteetan, berrikuntza eta ekonomia sare estrategikoa indartzearen aldeko lana egin du. Hau guztia, kontutan hartu da erabakia hartzeko orduan. Instituzioen ustez, "Fundazioa plana egokitasunez egiteko garantia ezin hobea da, eta konfiantza osoa dute bertako lan gaitasunean".