Udaleko Euskara Zerbitzuek ‘Irakurriz Gozatu' egitasmoa martxan jarriko dute aurtengo ikasturtean ere. Hala, aste honetan Gaztezulo hilabetekaria dohan batuko da Floreaga eta Xabier Munibe eskoletan. Zehazki DBH-ko 4. mailako ikasleei banatuko zaie aldizkari hori, sei hilabetez. ‘Irakurriz gozatu'-ren helburua gazteen artean irakurzaletasuna sustatzea da, euskaraz irakurtzeko ohitura bultzatu eta euskal prentsa gazteei ezagutaraztea. Horretarako gazteentzat pentsatutako Gaztezulo aldizkaria erabiltzen da eta, bide batez, aldizkari horren hedapenean ere laguntzen du. Ikastetxeek, Donostiako Komunikabideak E.M-k eta Udalak elkarlanean bideratzen dute proiektua.