Berriak
Proiektu konkretuak aurkezteko epea zabalduko du enplegu planerako foro-sozioekonomikoak
Iragan ostegunean (hilak 18) bildu zen bigarrenez Urola Erdiko enplegu plana gauzatzeko foro sozio-ekonomikoa. Bilera Azpeitian, udaletxean, izan zen eta bertan eskualdeko eragileak planaren inguruko ekarpenak egin zituzten. Horrela, ikuspuntu diferenteak gehitzea lortu da diagnostikoan: emakumearena, nekazaritza, merkataritza, industria, hezkuntza, ezinduena.... Diagnostiko hau azaroak 5erako aurkeztuko da, eta foroan ondoren abiatuko diren ekintzen lerroak ere zehaztu ziren. Ondorengo asteotan proiektu konkretuak aurkezteko epeak irekiko dira. Azkenik, foroari eusteko eta iraunkortasuna mantentzeko aldeko iritzia egin zuten eragileek.