Partaidetza prozesuaren hirugarren bilera gaur egingo da.Trenbidearen Zumardia, liburutegi ingurua, Bizkargi eta Ibai-Ondoko herritarrentzat da bilera, barne: Julio Urkijo, Trino de Uria, Ugarte eta Jandonianiz. Bertaratu eta parte hartzera gonbidatzen ditu Udalak auzo horietako bizilagunak. Bilerara joan ezin dutenek, dena den, azkoitia.net bidez ere egin ditzakete ekarpenak, edo danonherrixe@azkoitia.net helbidean ere bai
Berriak
Trafikoa, kaleen garbitasuna eta merkataritza eztabaidagai 'Danon Herrixe' prozesuaren bigarren bileran
Danon Herrixe partaidatzea prozesuaren barruan, bigarren bilera egin zen atzo (asteazkena) Elkargunean. Alde zaharreko, Jausoroko eta Txalonerrekako herritarrak bildu ziren bertan, euren auzoaren inguruko diagnostikoa egiteko. Besteak beste, Alde Zaharrean asteburu ondorenetan kalea garbitzeko premia, txakur kakak kontrolatzeko araudi zorrotzagoaren premia edo obra txiki batzuren beharra nabarmendu zituzten herritarrek. Auzo horien alde positibo gisa, berriz, Alde Zaharrak taberna, plaza eta "leku biziak" gertu dituela aipatu zituzten, generazio ezberdinetako herritarren harreman onarekin batera.