Berriak
Bihar bularreko minbizia goiz dektatzeari buruzko hitzaldia
Bularreko minbiziaren goiz detekzioari buruzko hitzaldia izango da bihar (asteartea) Elkargunean. Udaleko Gizarte Zerbitzuek antolatuta, KATXALINek (Bularreko eta Ginekologiako Minbizia duten Emakumeen Elkarteak) emango du hitzaldia, zehazki Arrate Plazarola medikuak (Donostiako Onkologikoko Institutukoa). Hitzaldia 16:00etan izango da, Elkargunean, eta 50-59 urte arteko emakumeei zuzenduta dago.