Atzoko bilerarekin partaidetza prozesuaren aurreneko fasea amaitu da. Fase horretan egin diren bost bileretan herritarrek euren eremuko diagnostikoak egin dituzte, eta orain, egoera hori hobetzeko ekarpen eta proposamen zehatzak egingo dira. Azaroaren 10ean egingo da hori, Elkargunean, 09:30etik 13:00etara bitartean. Bertaratu eta parte hartzera animatzen ditu herritarrak Udalak. Bilera horretan ateratzen diren proposamen zehatzak gero aurrekontuetan txertatzeko batzorde bat sortuko da ondoren, ekarpen horiek, ahal den neurrian 2013ko aurrekontuetan sartzeko.