- Orain arte egin den zerga politikaren berrazterketa sakona.
- %2,4ko igoera ezarriko da tasa eta zerga gehienetan. Zergatik? Sarrera batzuk bermatzea ezinbestekoa delako. Hondasunen birbanaketa egiteko ezinbestekoa da zerbitzu publiko sendoa eta indartua izatea, eta horretarako, Udalak, ezinbestean izan behar ditu sarrerak. Gastuetan KPI-a igo egingo da eta ekilibrioa mantendu behar da. Gainera, urte bukaeran KPIa %3,3koa izatea espero da, eta Udalak %2,4ko igoera aplikatuko du.
- Oinarrizko zerbitzuen erabilera ahalik eta merkeena bermatuko da.
- Politika soziala egiten saiatuko da Udala, sarrera gutxien dituztenei karga fiskala gutxituz eta gehiago dutenei gehiago aplikatuz.
- Gutxieneko soldata interprofesionalik ez dutenei eta hortik gertu dabiltzanei hobari edo bonifikazioak ezarriko zaizkie.
- Enpresa eta jarduera ekonomikoei dagozkien zerga eta tasetan kontutan izango dira egoera ekonomiko larria duten enpresen kasuak, hauek aztertuko dira eta hala justifikatzen den kasuetan, ordainketen atzeratzeak onartuko da. Horrez gain, %50eko hobaria ezarriko zaie JEZ-n edo IAE-n galerak eduki dituztenean eta pertsonaleko plantila mantendu duten enpresei.
- Iruzurrari aurre egiteko neurriak hartuko dira. Diputazioak jada jarri du martxan horretarako sistema bat, eta guk ere inspekzioak egiteko asmoa dugu.Honako aldaketak egingo ditugu norbanako edo familiei dagozkien zerga eta tasetan:
Ondasun Higiezinaren zerga (Kontribuzioa)
Gipuzkoako Foru Aldundiak ohiko bizitokiak ez diren etxebizitzentzat errekargua %150 igotzea erabaki zuen uztailean. Udalak ere bat egiten dugu neurri horrekin, eta hala egingo du, baina %100eko errakargua ezarriko du.
Zergatik?
Etxebizitza hutsa duen jabeak etxebizitza horri erabilpena ematea da helburua. Batetik, hutsik dauden etxeak alokairura ateratzea sustatu nahi dugu horrekin, herritar askoren etxebizitza eskubidea bermatze aldera. Eta bestetik, hutsik dauden etxe horiek jarduera ekonomikoren batera ere bideratzea sustatu nahi dugu.
Padroiaren arabera ezarriko da errekargua: norbait erroldatuta dagoen etxean ez da ezarriko errekargurik. Inor erroldatu gabe dagoen etxebizitza horien jabeei ezarriko zaie errekargua.
Salbuetsita gelditzen dira:
- Lanbide nahiz merkataritza jarduetarako erabiltzen diren etxebizitzak.
- Egoitzetan erroldatutako pertsonen etxebizitzak.
- Administrazioak ruina egoeran deklaratutako etxebizitzak.
Ibilgailuaren zerga
Motor elektrikodun ibilgailuei %50eko hobari edo bonifikazioa ezarriko zaie, ingurugiroan duen eraginagatik.
Uraren eta zaborraren tasak:
Tasa horietan, bonifikazio edo hobari berri bat jarriko du Udalak, herritarren soldataren eta familiako kide kopuruaren araberakoa.
Uraren tasa
Ez da igoko, eta esan bezala, merkatariena %20 jaitsiko da.
Zaborraren tasa.
Bosgarren edukiontzia erabili eta konposta egiteagatik ezartzen zen hobaria kendu egingo du Udalak. Zergatik? Tasa horren helburua herritarrak zaborra gehiago bereiztera bultzatzea zen, baina datuek erakutsi dute ez dela eraginkorra. 1.120 herritarrek eskatu zuten bonifikazioa iaz eta %3 bakarrik igo da sortutako konpostaren kopurua.
Hilerriko tasa
- Orain arteko ohiko tasa, erroldaren arabera egiten zena, kendu egingo da. Izan ere, legearen aurkakoa da: Europak esaten du ezin dela kobratu tasa bat jasotzen ez duzun zerbitzu baten truke. Orain zerbitzua behar den momentuan ordaindu beharko da; hau da, heriotza ertatzen denean.
- 2013an heriotzaren bat izanez gero, eta familia horrek azken 10 urtetan hilerriko tasa ordaindu badu, %30eko hobaria aplikatuko zaio.
- (Orain arte, Azkoitian erroldatuta zeuden herritarrek eta kanpokoek tarifa ezberdina ordaintzen zuten. Denei tarifa bera aplikatuko zaie.)
Elkarguneko tasak
Elkargunea Azkoitiko Udalarentzat zama ekonomiko ikaragarria da, eta horrek bereziki baldintzatzen ditu bere erabilpenagatik ezartzen diren tasak. Gainera Espainiako Gobernuak inposatutako BEZ zergak are gehiago garestitu du herritarrek ordaindu beharrekoa.
Horren aurrean, ahalegin berezia egitea erabaki du Udalak
- Familiarteko bonoa merketuko da. Orain arte, urteko kuota 500 euro + BEZa kostatzen zen. Datorren urtean, 380 euro + BEZa kostatuko da. Horrez gain, 17 urtez azpiko seme-alaben adinean ez da bereizketarik egingo,familiarteko bono bakarra egongo da.
- Bi gurasoak langabezian dauden kasuetan, %25eko hobaria egingo da familarteko bonoan.
- Eguneko sarrera ez da igoko, 6 eurotan utziko degu.
Enpresa eta jarduera ekonomikoei dagozkien zerga eta tasetan, berriz, honako aldaketak egingo ditugu:
Jarduera ekonomikoen gaineko zerga
Orain arte zerga hau 2.000.000 eurotik gorako negozio zifra zuten enpresek ordaindu behar zuten. Muga hori 1.000.000 eurora jaistea erabaki du Foru Aldundiak. Beraz, 1.000.000 eurotik gorako jarduera ekonomikoa duten enpresei aplikatuko zaie zerga hori.
Halere, egoera ekonomiko larria duten enpresen kasuak aztertu egingo dira eta hala justifikatzen den kasuetan, ordainketen atzeratzea onartuko du Udalak.
Baita ere%50eko hobaria onartzea proposatzen degu JEZ-n edo IAE-n galerak eduki dituztenean eta pertsonaleko plantila mantendu duten enpresei.
Merkatarien uraren tasa:
%20 jaitsiko zaie uraren tasa merkatariei.