Berriak
Mintzalagunek euskaldun zaharrak behar ditu arratsaldeetarako
Euskara dela zure ama hizkuntza? Euskara maite duzula? Euskararen alde zerbait egin nahi duzula? Arratsaldeetan ordubete libre izatea nahikoa duzu horretarako. Mintzalagunen parte hartzera animatu nahi zaitugu: astean behin, 16:00etatik 17:00etara ordubetez elkartu eta euskaldun berriekin euskaraz hitz egitea da egin beharreko bakarra.
Bi euskaldun berri eta euskaldu zahar batek osatutako taldetxo txikietan, euskaraz hitz egin eta ondo pasatzea da helburua. Euskarari bultzada emateaz gain, euskaldun berriei ere lagunduko diezu euren ikasketa prozesuan eta euskara entzungo den guneak irabazteko aukera ere sortuko da.
Orain duzu aukera. Izan Mintzalagun.
Izena emateko edo informazio gehiago eskuratzeko: 943 151 089, 943 857 170, azkoitia@aek.org edo euskara@azkoitia.net.