Horregatik, zabor bilketarako dauden edukiontziak behar bezala erabiltzeko eskatzen die herritarrei, gaiak behar bezala bereizi eta gai arriskutsuak Garbigunera eramateko. Mankomunitatearen eta Udalaren ustez gizalegez jokatzea ezinbestekoa da, herritar guztion osasuna eta segurtasuna baitago jokoan.
Berriak
Edukiontzi batean butano bonbonak azaldu izana salatu dute Udalak eta Mankomunitateak
Orain egun batzuk gasez bestetako zazpi butano bonbona agertu ziren Aingeru kaleko atzeko edukiontzi batean eta Urola Erdiko Mankomunitateak eta Azkoitiko Udalak gogor salatu nahi dute gertaera hori. Butano bonbonak nahiz bestelako gai arriskutsuak Garbigunean jasotzen direla gogora arazi nahi dute eta ohiko edukiontzietan uztea oso arriskutsua dela ohartarazi.