Behin proposamenak jasota, proposamen horiek ahal den neurrian 2013ko udal aurrekontuetan txertatzeko fasea hasiko da. Horretarako lantalde bat sortuko da herritar, udal teknikari eta politikariekin.
Berriak
Danon Herrixe prozesuko tailera egingo da bihar (larunbata) goizean
Danon Herrixe partaidetza prozesuaren lehen fasea amaitzeko, tailer bat egingo da bihar goizean (larunbata). Tailer horretan orain arteko bileretan azkoitiarrek euren auzoaren, arloaren eta herriaren inguruan egindako diagnostikoa azalduko da aurrena, eta horren ondotik, hobetzeko dauden kontu horiek hobetzeko proposamen zehatzak jasoko dira. Tailerra dinamikoa izango da, taldeka lan egitekoa, eta tartean hamaiketako bat ere izango da. 09:30etik 13:00era egingo da tailerra, Elkargunean.