Berriak
Termiaten aurkako zerbitzuaren nondik norakoak azaltzeko bilera irekia egingo da asteartean
Azkoitiko Udalak eskaintzen duen termiten aurkako zerbitzuaren nondik norakoak azaltzeko bilera bat egingo da bihar (asteartea). Bilera 12:30ean izango da, udaletxeko pleno aretoan. Zerbitzuaren nondik norakoak azaltzeaz gain, orain arte eman dituen emaitzak ere aztertuko dituzte bilera horretan. Bilera irekia izango da.