Herri barrutik hasi zuten ibilbidea eta, besteak beste, elizatariko granada arbola eta bestelakoak aztertu zituzten. Plazaberri, eta inguruetako espezieak ere identifikatu zituzten, Santa Klaratik barrena egin baitzuten Ubaiarrerako bidea.
Guztira 25 mintzakide inguruk hartu zuen parte ibilaldian, eta guztiak ere "oso gustura" egin zuten ibilalditxoa, Ruben Suduperen azalpenak jakinmin handiarekin jarraituz. Osteratxoaren ondoren hamaiketakoa egin zuten Elkargunean.