Izan ere, egoera oso iluna erakutsi du diagnostikoak. Hona hemen nabarmentzeko datu batzuk:
- 2012ko hiruhilekoan Urola Erdiko langabezia tasa %13,10 izan da; azken bost urteetan % 182.3 igo da. Gizonezkoen tasa % 284,4 igo da eta emakumezkoena % 120,5.
- Langabetuen perfila honakoa da: langabetu gehienek (% 62k) 25 urte baino gehiago dituzte da oinarrizko hezkuntza maila. Langabetuen % 37,2ak 45 urte baino gehiago ditu. Langabetuen % 52 25-44 urte artekoa da. Aipatzekoa da langabetuen kualifikazio maila baxua: 10etik 6k oinarrizko hezkuntza dute. Langabetuen 10etik 1ek ditu unibertsitate ikasketak eta lanbide heziketa dutenen artean langabezia %16 % 22ra igo da.
- Industria eta zerbitzuen sektoreetan galdu da lanpostu gehien. Eraikuntzako langabezia tasa, berriz, 4 aldiz bidertu da.
- Enpresek kualifikazio eta hizkuntza maila altuko langileeak eskatzen dituzte. Horrek erakusten du enplegu eskaintza eta eskaeraren artean desoreka dagoela.
- Ekintzailetasun tasa jaitsi egin da eskualdean azken 6 urteetan.
- Aipatzekoa da ezagutza eta teknologi maila altuko enpresen gabezia dagoela eskualdean.
- Kontratazio motaren inguruko beste datu aipagarri bat: 2012ko irailean egindako kontratuen % 94a aldi baterako izan dira.
Egoera honi aurre egiteko eskualdean abian jarri den enplegua sortzeko estrategia eta ekintza plana lau ildotan oinarritzen da:
1) Enplegu eta Prestakuntza proiektuak: Zailtasun haundien dituzten kolektiboen enplegu eta formakuntza aukerak hobetzeko diruz lagunduko dira gisa horretako proiektuak. (Honako kolektiboez hari gara<: Emakumeak, kualifikazio gabeko gazteak urtebete baino gehiagoko langabetuak)
2) Ekintzailetasuna eta autoenplegu proiektuak sustatu: Enplegu berriak sortuko dituzten enpresa egitasmo berriak (kooperatibak, autoenplegua,..) diruz lagunduko dira.
3) Kontratazioak sustatuko dituzten eskualdeko interes estrategikoei loturiko proiektuak babestu .
4) Eskualdeko enpresen lehiakortasunaren alde egingo da, prestakuntza espezializatuen finantziazioaren bidez : ERE egoeran dauden langileen rekualifikazioa edo aktibitate berrietarako langabetuen formakuntza.
Estrategia hori dela eta, dagoeneko eskualdeko hainbat eragilerekin hasi da lanean Loiola Berrikuntza, eta orain Foro horrek ekintza planean parte hartzera gonbidatzen ditu eskualdeko eragile eta herritarrak. Enplegua eta aktibitate ekonomikoa sor ditzaketen proiektu eta egitasmo berriak dituzten guztiei dei egiten die euren proiektuak aurkezteko, LOIOLA BERRIKUNTZArekin kontaktuan jarriz (www.loiolaberrikuntza.org). Bertan emango zaie plan horren eta dirulaguntzen onuradun izateko proiektuek bete behar dituzten ezaugarrien inguruko informazioa. Proiektuak eta egitasmoak aurkezteko epea azaroak 26 arte izango da.
Urola erdiko alkateek argi esan nahi izan dute enplegu plan hau abiapuntu bat dela, "eskualde perspektiba batetik ekintza plan bateratu bat bultzatzeko abiapuntu bat". Hala azaldu du Pello Bastarrika Azkoitiko alkateak: "Konpromisoa hartzen dugu hemendik aurrera ere eskualdeko estrategian sakontzen jarraitzeko, eskualdeko garapena elkarlanean lortzeko asmoz".