Talde horrek bi herrion "izen ona, izaera eta balioak" ordezkatzen dituela uste dute udalek, eta horregatik hartu dute babesteko erabakia. Are gehiago, bi herrion izena eta izaera kanpoan zabaltzeko balioko dutelakoan daude eta horregatik 'Gipuzkoa Barrutik Ezagutuz' leloaren bidez izango dira bi udalak Azpeitia-Azkoitia ISBren elastikoan. Mezu hori emango dute jokalariek jokatzen duten partidu guztietan.
Orain 10 urte sortu zen Iraurgi Saski baloi taldea 30 lagunekin; egun 400 neska eta mutil baino gehiago daude proiektuaren barruan, bai Azkoitian eta bai Azpeitian.