Berriak
'11 kantatzeko' ipuin kantaketa Udal Liburutegian izan da
Iragan ostiralean '11 kantatzeko' ipuin kantaketa Aizkibel Udal liburutegian izan zen. Proiektua osatzen duten bideo eta liburuaren aurkezpen didaktikoa egin zuten aurrena, eta ondoren, ipuinak bertsotu ziren, flautarekin lagunduta. Horren ondotik, umeek karaokean abesteko eta dantzatzeko aukera izan zuten. Guztira 40 lagun inguru bertaratu ziren.