Berriak
Diputazioak asteazkenean aurkeztuko ditu aurrekontuak eskualdean
Gipuzkoako Diputazioa herritarrekin elkarlanean ari da 2013ko aurrekontuak prestatzen. Lehen aldi batean herritarren ekarpenak jaso zituen eta orain dagoeneko osatu dituen aurrekontuen inguruko azalpenak emango ditu. Gipuzkoako eskualde guztietan egingo ditu aurkezpenak, eta gurean datorren asteazkenean (hilak 28) egingo du, Azpeitian, Sanagustin kulturgunean. Bertaratu eta parte hartzera gonbidatzen ditu azkoitiarrak Udalak. Martin Garitano Ahaldun Nagusia eta Iñaki Errazkin Inguruen diputatua izango dira bertan.