Berriak
Festa giro ederra asteburuan
Sanandresak ate joka datoz, baina dagoeneko festa giroa iritsi da herrira asteburuan. Larunbatean, 450 lagun inguruk hartu zuten parte herri lasterketan eta iluntzean, danbor hotsek eta danborrada doinuek hartu zituzten herriko kaleak. Hego haize epela lagun, festa giro ederrean egin zen helduen danborrada, herriko kale, auzo eta bazterrak umorez eta festa giroz jantziz. Gauerdian izan zen une hunkigarriena, danborradako hamar taldeak herriko plazara sartu eta pieza guztiak jo zituztenean. Danborradako argazkiak eta bideoak ikusgai dituzue jada gure albumean. Atzo (igandea) berriz, baserritar postuz beste zen plaza, eta herrik dantza taldeek musikaz eta dantzaz bete zituzten kaleak.