Berriak
Enplegu eta prestakuntza aukerak hobetzen dituzten proiektuak aurkezteko epea gaur amaitzen da
Ekonomia berpiztu eta enplegua sortzeko lanean jarri dira Urola Erdiko Udalak. Enplegu Plana abian jarri zuten, bailarako egoeraren diagnostikoa eginez, eta orain enplegu eta prestakuntza aukerak hobetzeko proiektuak diruz lagunduko dituzte. Laguntzak ematerako orduan, ekintzailetasuna eta autoenplegua sustatuko, kontratazioak sustatuko dituzten eskualdearen interes estrategikoei lotutako proiektuak baloratuko dira eta eskualdeko enpresen lehiakortasuna hobetzeko prestakuntza espezializatua finantzatuko dira, besteak beste. Proiektuak aurkezteko epea gaur amaituko da eta Azkoitiko Udalak, bertan parte hartzera animatu nahi ditu herritarrak. Informazio osoa wegbune honetan bertan duzue, horretarako bereziki prestatu dugun atalean (eskuineko barran).