Guztira intsektu horien sei kolonia aurkitu dituzte herrian: Alde Zaharrean, Santa Klara auzoan, Julio Urkijoko bi etxebizitzetan eta San Martin auzoan. Kolonia bateko eta besteko termitak desberdinak direla adierazi dute arduradunek. Intsektuok hiltzeko amuak jarri dituzte etxeetan eta kanpoaldean, termitek pozoia jan eta hil daitezen. Horretarako, termitak egurra jaten ari direla entzuteko aukera ematen duten makinak erabili dituzte.
Tratamenduak uste baino denbora gehiago iraun du, baina emaitza ona izan direla adierazi dute arduraduen. Hala ere, hainbat gunetan zailagoa izan da termitak desagerraraztea. San Martin auzoko Altuna Portu kalean izan dute arazo gehien.
Dena den, prozesua ez da amaitu. 2010ean hasi zuten, eta bost urteko kontratua dute udalarekin. Beraz, 2015era bitartean termiten arazoa konpontzen jarraituko dutela aurreratu dute. Aipatutako bi guneak zaintzera zentratuko dira orain. Termitentzako tranpak jarri dituzten etxebizitzetako kideei ez ditzatela ukitu eskatu diete.
Azkoitian termiten izurriteari aurre egiteko egindako lanaren inguruko informazio osoa, bideo eta guzti, www.azkoitiasitermitas.com webgunean.