"Aniztasuna txertatu behar dugu herriko arlo guztietan: Kirola, kultura, euskera, ongizatea, hezkuntza", azaldu du Astigarragak. Kontseiluan, helburu horiek lortzeko ideia ezberdinak atera dira eta erronkak markatu. "Erronka horiek lehentasunen arabera sailkatu ditugu eta denon artean horiek nola landu aztertzen ari gara". Adibidez, ikusi dute aniztasuna eta elkarbizitzaren inguruan ezjakintasun, mesfindatza eta zurrumurru ugari daudela, eta horiei aurre egitea izango da gure datorren urteko erronketako bat.
"Guzti hau lantzeko mezu eta irudi berri bat erabiliko dute hemendik aurrera "JATORRI ANITZ, HERRI BAT". Irudia Udane Juaristi eta Maitane Alberdik landu dute eurek azaldu dutenez, Azkoitia anitz eta koloretsu bat oinarritu nahi izan dute. Barriketako iturrian oinarritu dute irudia, uraren sinbologiarekin jokatuz. Koloretako tximiletak ere erabili dituzte, aniztasuna adierazteko.
"Hemendik aurrera, mezu irudi hau ikusten duzuenean, jakin ezazue elkarbizitza eta aniztasunaren aldeko ekintza, ekitaldi edo hitzaldi baten aurrean egongo zaretela. Eta ekintza horietara bertaratu eta parte hartzera deitu nahi zaituztegu", egin dute gonbita kontseiluko kideek. Asteburu honetan izango da horretarako aukera, ANIZTASUN FESTA antolatu baitute.
ANIZTASUN FESTAREN EGITARAUA:
Abenduaren 15ean, larunbata, herriko plazan
9:30 Herriko txistularien goiz erezia.
10:00 Plazan elkartu eta festari hasiera ematea.
11:00 Munduko arrozen prestaketa
13:00 Arroz dastaketa
16:00 Te eta postre ezberdinen dastaketa
16:00 Musika eta dantza emanaldiak:
Bakhayaye
Dantza arabiarrak "Tere"
Junonn talde Pakistandarra
DJ Korta y Pega, musika latinoa.
Julian errumaniarra, bere esku soinuarekin.
Abenduaren 18an, asteartea, Elkargunen
10:00etan, Euskal dantza parte hartzailea. Aitor Sorazu-ren eskutik denok dantzatzera edo ikusiaz disfrutatzera. Guztiontzat irekia.
Te eta pastak egongo dira eguerdiko 12:00ak arte.