Gaurkoa nola... biharkoa hala! kanpaina Urola Erdiko Mankomunitateak jarri du martxan bailarako udalerrietan. Kanpainak herritarrak auto-konposta eta auzo-konposta egitera animatu nahi ditu. "Hondakin organikoak ahal dela geuk kudeatzea eta herritik ez ateratzea da helburua. Honela, Udalen gastua murrizten dugu eta ingurumenean eragiten da". Konposta egiteko lau modalitate desberdin eskaintzeb dira; auto-konposta pertsonala, partekatua, auzo-konposta eta bermikosta. Kasu guztietan, banaka zein taldean egitea erabaki, Mankomunitateak erraztuko die bidea, beharrezko materiala emanez eta trebakuntza saioak eskainiz. Auto zein auzo-konposta egiten hasteko izena eman behar da aurrez, Azpeitiko Udalean edota Urola Erdiko Zerbitzu Mankomunitatearekin harremanetan jarrita, 943 85 73 19 telefonora deituta.
Azkoitian, autokonposta egiteko ikastaroa ere eman zen astelehenean eta beste 13 lagunek hartu zuten parte. Azkoitiar horiek euren baratze, lorategi edo berdegune batean egingo dute konposta hemendik aurrera.
Hemen kanpainaren bideoa