Berriak
Gabonetako azoka egingo da aurreneko aldiz, kale animazio eta artisautza postuekin
Gabonetako azoka berezia izango da aurten, abenduaren 27tik 30era. Egun horietan, musika, antzerkia, kale animazioa eta jaki eta artisauen postuz beteko da herriko plaza, Eguberrietako jai berezi hauetan Azkoitiko kale giroa indartzeko asmoz. Udaleko merkataritza sailak antolatu du azoka berezi hori, egun seinalatu hauetan herriko kaleak erakargarri egiteko asmoz.