Berriak
Xabier Oroz, NHO dekorazioa eta Oihane Fernandez, urteko onenak
Azkoitiarrek eta Udalak aukeratu dituzte 2012ko kirolari, Gabon giroko eskaparete eta Bizenta Mogel ipuin lehiaketako onenak. Xabier Oroz saski baloi jokalaria aukeratu dute urteko kirolari onena, kirolariek eurek larunbatean egindako bozketan. Gabon giroko eskaparate onenaren saria, berriz, NHO dekorazioa dendak jaso zuen, eta bigarren saria Sofia Studio 18k. Bizenta Mogel ipuin lehiaketari dagokionez, Oihane Fernandez getxoztarrak jaso zuen aurreneko saria, Lide Rekondo azkoitiarrak bigarrena eta Juan Ramon Alberdi azkoitiarrak hirugarrena.
Larunbatean egin zen sari banatze ekitaldia udal aretoan eta leporaino bete zen gela. Izan ere, kirolari onenaren alorrean kirolari ugarik jaso zuten errekonozimendua, kategoria bakoitzean emakumezko eta gizonezko onena ere aukeratua baitziren.
Hemen dituzue saridun guztien zerrenda eta ekitaldiko argazkiak.