Abantaila horiez gozatu eta familia bonoa egin nahi dutenek urtarrilaren 15a baino lehen eskatu behar dute Elkargunean. Hala egiten ez dutenei orain arteko modalitatea kobratuko zaie. Urtarrileko kuota hilaren 15ean kobratuko da. Familia bonoa merkatzeaz gain, egun baten ohiko sarreraren prezioa bere horretan igotzea ere erabaki zuen udal gobernuak.
Berriak
2013an bono familiarra egin nahi dutenek urtarrilaren 15a baino lehen jakinarazi beharko dute Elkargunean
Elkargunea Azkoitiko Udalarentzat zama ekonomiko ikaragarria izan arren, ahalegin berezia egin eta 2013rako tasetan erabiltzaileentzat beherapen batzuk egitea erabaki zuen iragan hilean udal gobernuak. Urte berriarekin batera sartuko dira indarrean tasa berri horiek, eta horri esker, besteak beste familia bonoa egiten dutenek prezio hobeez gozatzeko aukera izango dute. Izan ere familiarteko bonoa merkatuko egingo da, eta orain arte 500 euro + BEZa kostatzen zena 2013tik aurrera 380 euro + BEZa kostatuko da. Horrez gain, 17 urtez azpiko seme-alaben adinean ez da bereizketarik egingo eta familiarteko bono bakarra egongo da.Bi gurasoak langabezian dauden kasuetan, berriz, %25eko hobaria egingo da familia arteko bonoan. Bono egin nahi dutenek urtarrilaren 15a baino lehen jakinarazi beharko dute Elkargunean.