Berriak
Langileei 2013ko ekaineko ezohiko ordainsaria aurreratzea erabaki du Udalak, eta neuri hori politikariei ere ezartzea
Ez ohiko udalbatza izan zen atzo (osteguna) eta besteak beste, langileen abenduko ezohiko ordainsaria nola bideratu erabaki zen bertan. Langileekin aurretik adostuta, 2013ko ekaineko ordainsaria aurreratzea erabaki du Udalak eta ordainsari hori urtarrilean kobratuko dute langileek. Neurri hori berez langileei soilik dagokie eta politikariek kobratu dezakete abenduko ordainsaria baina langileekin bat egin eta euren buruari ere neurri bera ezartzea erabaki du udal gobernuak. Horrez gain, 2013ko tasa definitiboak ere onartu ziren atzoko saioan (dagozkien aldaketak eginda) eta baita Azkoitia Lantzenek beharrezkoa duen diru bat eskuratzeko kreditu aldaketa bat ere. Horrez gain, PSOEk giza eskubideen alde aurkeztuta eta Bildurekin adostutako mozio bat eta Herrirak presoen eskubideen alde aurkeztutako beste bat ere onartu ziren atzoko saioan.
Hemen, atzoko plenoan onartutako gaien zerrenda