Berriak
Herriari ikutu berezia eman dio Gabonetako azokak
Aurten, aurreneko aldiz, Gabonetako azoka berezia egin da abenduaren 27tik 30era, eta herriko plaza inguruak ikutu berezia hartu du. Artisauak, jakiak, taberna berezia, aurrentzako garai bateko jokuak... Ekintza ugari izan dira egunotan, musika eta kale ikuskizunez bustita, eta horrek jende ugari erakarri du plazara. "Bertaratu diren herritarrek gustura hartu dute ekimena, egun hauetako kale giroa animatzeko balio izan duelako".